XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekin onetan iñor aitatzekotan, Labaien batek, idazle, argitaltzalle eta laguntzalle lez euskal teatroan txaloa merezi dabela uste dot.

Bere lanaren osotasunari begira nago, ez lan bat edo besteri.

Ba dira lan bakarretan atsegiñak, baiña parkatu, teatrorik ikusten ez dogun erri onetan, nungo kalibreagaz neurtu bata eta bestearen lana?.

- Antzerkiak, ona izateko, gaur-gaurkoa izan bearko du Euskalerriaren oraingo egoera kontutan izanik, ze baldintza bete bearko du antzerki on batek?.

- Gaur problema asko dagoz Euskalerriarenak ain zuzen izan barik, erriak beretzat artzen ditunak eta sentiduten ditunak. Ortik jokatu lei.

Orain illa bi edo, ANAITASUNA aldizkariak antzerkiaz lan bat ekarri zuen.

Lantxo aren idazleak, euskal antzerkiak iru baldintza bete bear zituela esaten zuen: Iraultzalea, abertzalea eta errikoia izan bear zuela.

Zer diozu zuk onetaz? Zer iritzi duzu?.

- Ori artxiborako lan bat egitea dala.

- Antzerki lanak mordoxka bat ba direla uste dut, baiña antzerki taldeak oso gutxi.

Zergatik ote da?
- Unibersidadea sortu nai dogu eskola txikiak euki barik.

Iñor ez minduteko erri teoriko bat aukeratu: Aizkorripe.

Bosteun, milla, bi milla lagun.

Esateko, tele-ikusketan baiño teatrorik ikusi ez dabenak.

Tabernan edo eleizpean batu, antzerkiko egiturei begiratu, zeregiñik andiena daroana Joxe'ri emon, ikasten buru erreza dalako; atsoarena Libe'ri, neskazar itxura daukalako; beste bat Yon'eri, beste iñok egin nai ez dabelako, ta aurrera.

Zeiñen antzerkia? Bertol Brech Hugo Betti, Buero Vallejo... gorengoetan ikusten diran bat edo goragoko bat, beti be izen andikoa.